Ostegun honetan gaueko 21.30etan Niessen- en izango dugun kontzertuaren berri dakarkizuegu. Napoka Iria eta John Berkhout taldeekin gaualdi goxoa biziko dugu. Biak ere diska berriak aurkezten dabiltza.
Lehenengoek argitaratu duten bigarren lan luzea da, eta lehenago argitaratu dituzten bi maketak gehituta, laugarrena. Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik kaleratu dute. Aurreko diskoaren oinarri bera mantendu dute, baina sinpleago egin dute. Gorka Bereziartua kazetariak hauxe azaldu zuen: "Gehiago adierazten dute, gutxiagorekin edo, azkenaurreko piezaren titulua baliatuz, erantziz jantzi dira".
Bigarrenak ordea indartsu agertu dira Euskal musikaren eszenan. Oiartzundik datorren talde honek bere lehen diska argitaratu berri du eta zeresan handiak piztu ditu, bai hemen eta bai kanpoan. Rolling- stone: "El grupo guipuzcoano ha debutado con un delicioso primer álbum indie-folk repleto de melodías campestres que traen ecos de Fleet Foxes, Simon & Garfunkel y America, a la vez que explora la naturaleza que le rodea para dar forma a sus canciones"
Sarrera ohiko 5 eurokoa izango da.
hantxe ikusiko dugu elkar!
.oarsoMusika, zu ere.
