Atzo gaualdi ederra izan genuen Niessen aretoan. Jende andana gerturatu zen Napoka iria eta John Berkhout taldeek eskaini behar zuten kontzertua ikustera. Ia gela betetzera heldu ginen eta hori hain denbora gutxi daraman gure kolektiboarentzako sekulako bultzada izan da. Aurrera jarraitzeko indarra eta gogoa areagotzen digute halako saioek. Milesker beraz horren parte izan zineten guztieri, baita taldeetako partaide eta teknikarieri.
Atzokoa urteko azkeneko data izan genuen. Ekainean hasi eta kontzertu ugari antolatu ditugu hilabete hauetan. Elkar ezagutu eta funtzionatzen ikasteko garaiak izan dira eta hortan gabiltza. Zuen laguntzarekin batera guztiontzako erakargarri, gozagarri eta aberasgarri izango den dinamika sortzea espero dugu.
Otsaila artean geldialdia izango da oarsoMusikan, ez baitugu bestelako datarik programatu. Bitarte horretan egindakoaz hausnartu eta airean ditugun hainbat hari ikutzen saiatuko gara. Zuen aportazio, iradokizun eta sentipenak helaraztea eskertuko genizueke, baita halako gogorik lukeenak gurekin kolaboratzera animatzea. Hurrengo bilaratarako ohiko deialdi irekiak egingo ditugu. Hortxe doaz atzoko argazki pare bat.
Ongi bizi, musikaz bizi!