Terry
Lee Hale Texas- en jaiotako kantaria izan arren Seattle- en aurkitu
zuen bere eszenatokia. Bertako laurogeigarren hamarkadako talde
mitiko askoren telonero ibili zen, Soundgarden, Skin Yard edo
Walkabouts adibide. Hiriko klub eta taberna ugaritako ohiko
bakarlaria izan da Terry, bere kitarra afinazio ireki eta kantu ilun
eta arriskutxuak zabalduz. Gerora ordea, Seattle bera eta hango
eszena aldatuz joan ziren eta pixkanaka TLH handik urrunduz eta
europara hurbiduz joan zen. Bertan, europan aurkitu zuen bere
musikari ibilbidea garatzeko aukera, hainbat diska atera eta beste
taldeekin jotzeko parada.
Orain,
2013an TLH bueltan da Glitterhouse Records- ek kaleratutako The
Long Draw diskarekin. Bertan
Frantxoa Erreçarret eta Nicolas Chelly iparraldeko musikarien
laguntza du, lehenagotik ere berarekin biran ibili direnak. Bob Coke
(Black Crowes, Ben Harper) produktore izan duelarik The
Long Draw diska kantagintza
Amerikarraren maisulana da.
Iragana,
oraina eta etorkizuna atxikitzen dituen diska da. TLH- ren hitzetan
“Diska hau istorio motzen bilduma dela esan genezake. Beti izan
nahi alderraia, bidean beti. Kanta berri hauek pausu horien istorio
batzuk kontatzen dituzte. Mapa batetan iltzatutako orratzak balira
bezala.”
