Duela hilabete batzuk hasitako prozesu honetan inflexio puntu batetara heldu gea. "Oreretako musikazaleen asanblada irekia" izena hartu duen talde heterogeneo honek herrian musikarako zeuden azpiegituren gabeziari erantzuna emango liokeen proiektu bat idaztea jarri zuen helburu. Iniziatiba hartzeko determinazioa izan dugu bileretan parte izan garen banakoek, musikari, zale, argazkilari edo promotore.
Bi hutsune nagusi identifikatu genituen haseran egin genuen galdetegiaren bidezko diagnosian: Kontzertuak emateko areto baten gabezia eta entsaiatzeko gelen urritasun eta lortzeko zailtasunak. Beraz bi behar nagusi horieri erantzun emango liokeen proiektua sortzera abiatu ginen.
Aretoari dagokionez, kontzertu gelaz haratago doan beharra ikusi genuen, herrian ez baitago elkarleku amankomun bat, jendeak gertukoa eta eskura lukeen espazio bat. Espazio anitza deitu diogu, nahiz eta hasera batetan eta gure alorra musika denez guk kontzertu gela bat aldarrikatu. Dena den, guri garrantzitsuena iruditzen zaiguna halako azpiegitura kudeatzeko modua da, eta hortan ere herrian orain arte eman gabeko formulak bilatu eta eztabaidatzeari ekin diogu.
Entsaio lokaleri dagokinez, antzeko kontuak. EMTEko lokalak eta modeloa zaharkiturik daudela eta egungo egoerari erantzuten ez diotela argi daukagu. Horregatik modelo berri baten alde egiten dugu apostu.
Hori guztia Gela anitza eta Entsegu lokal aurreproiektuan jaso dugu eta bihar asteazkenarekin udaleko arduraduneri aurkeztuko diegu. Lehenbailehen hemen zintzilikatuko degu edozeinek ikusteko eta beharrezkoak ikusten diren ekarpenak egiteko.
Hurrengo asanblada irekia datorren asteko ostegunean, hilak 14, 19.30tan mikelan izango da. Bitartean zabaldu berria, mogimendua gera ez dadin!