Espazio anitza

Joan den astean Oreretako musikero asanblada beste behin elkartu zen. Gutako batzuek lantalde bat sortu genuen herrirako kontzertu gela baten proiektua sortzeko asmoz, baita beharrezkoak ikusten dugun entsaio gela leku bat ere. Beraien zirriborroak bertan aurkeztu eta eztabaidatu genituen.

Jendartera zabaltzeko gogoa eta beharra nabariak dira, ahalik eta herritar gehien batzea prozesu honetara, baita beste diziplina artistikoetako jendea ere, nahiz eta guk kontzertu gela deitu, herriak behar duena gela anitza dela uste baitugu, gertuko kudeaketa izango duen espazioa. Horretan jarri nahi dugu indarra, proiektu hau zenbat eta pluralago izan orduan eta asebeteago utziko baikaitu.

Datorren asteko ostegunean, hilak 28, 19.30tan elkartuko gara berriz, mikelazulon, proiektu zirriborro osatuago bat adosteko eta ahalik eta azkarren udaletxeari eta publikoki aurkezteko. Eaba jende mordoa animatzen den!