udan ereindako mikro irekiak

Uda honetan eta Kabiaren babesean mikrofono ireki sesioak antolatu ditugu eskualdeko musika inguruko zenbait pertsonek. Hainbat lekuetan egiten dira halakoak, espazio egoki baten beroan eta lehenagotik ere musikaren dardarak astindutako pareta artean. Gurean goiko funk jam eskolakoek ohitu gaituzte mugarik ez duten sesiotara. Honako honetan jam-a baino mikro irekia deitu nahi izan genion proposamena zabaltzearren, musika egiten duen inork ez zezan mugarik izan estiloari dagokionez edo planteamenduak izututa. Edonork ekar zitzakeen bere sormen lanak eta haiek jantzita, eraldatuta ikustea izan da arrisku gustagarri bakarra.


Sesio hauek antolatzen taldetxo finkoa sortu da, bai emte, oarsomusika eta goiko eskola kolektiboek pixu handia izan dutelarik. Bada garaia inguruko eragileek elkar ezagutu dezagun, bertako musikariek elkar amestu dezagun, elkar proposatu, kitzikatu. Horretarako espazioak behar ditugu. Argi eta garbi, eta alde horretatik defizita haundia da. Kabiak udan zehar aitzakia eman digu eta ahal izan den heinean probestu degu, mikro irekia egon den bakoitzean gerturatu geanak ahozapore ezin hobeaz utzi degu espazioa. Jakin badakigu egun jendea erakartzea zein den zaila, baina halakoen helburua ez da hainbeste publikoa erakartzea, musikari eta musika ezberdinak gertatzea baizik. Gertatzea, behin baino izango ez diren doinu eta erritmoak.



Kabiak habia egin digu uda honetan, momentu ederrak bizi ditugu musikaren aitzakian, orain sortutako giro eta gogoari jarraipena ematean dago erronka. Nora jo baina kabia utzitakoan? Horri erantzunak eman beharra hurrengo lana. Alternatibak bilatzea, eskualde honek ezinbesteko duen gunearen bila.