mikro irekia, laugarrenaren bila!

hirugarren mikro ireki sesioa izan genuen atzokoan, udara honetarako kabian antolatu ditugunen artean hirugarrena alegia. Badoa hitza zabaltzen eta musikari eta zaleak gozatzen ikusi genituen atzokoan berriz ere. Gozagarria baita bat batekoa, bizia, zirarragarria eta noski, bakar bakana. Jose hasi zitzaigun belarriak laztantzen, bere tresna orientalak bibraraziz eta, pixkanaka, bestelako musikariak igo ziren taula gainera momentuari, energiari doinu emanez. Imanol Carballo eta Gorka Zabaleta kantautoreek ere lekua izan zuten euren kantak jo eta beste musikarien bat bateko abileziaz lagunduak izateko. Denetarik egon zen baina guzti horren gainetik klabe garrantzitxuena, giro ederra!
Hurrengoa abuztuaren 31an izango da, ostiralarekin. Ordurarte!