Sartu gara Azaroan eta gainezka egin digu egutegiak, kontzertuz
gainezka alegia.
Lehenengo zita ostiral honetan bertan izango da, Azaroak 8an herriko taldeen gaualdia izango baitegu, Toil, Kakahuete eta Jota tiro taldeekin.
Jo ta tiro bertako talde prometagarria da eta 15 urte ingururen bueltan dabiltzan bost gaztetxok osatzen dute, ederra gazte energia taula gainean ikustea. Toil taldeak hamarkada luze bat darama euskal herriko kontzertu gela ezberdinak astintzen, oraingo honetan indarberrituta datoz, martxa hartzeko gogoz. Kakahuete- k ordea grabatu berri duten diska berria aurkeztuko digu, bideo proiekzioak lagundutako zuzeneko potente eta aldi berean sugerentearekin.

Badakizue bada, gerturatu Niessen aretora, 5 euroren truke musika emanaldi oparoak gozatzeko aukera dugu eta!
laster arte!
oarsoMusika, zu ere.