ohar soinuak

oharra: Pasai San pedron Proisa eraikina sostengatzeko sortu den mogimenduaren ondorioz udalak eraikina ez botatzea erabaki du. Dena den, berau hustu behar dela dio gero inorrentzat isteko. Ezingo da inor bertara sartu, hutsik, hilik geratuko da. Bat eta bi.
Proisa defendatzeko plataformatik eraikinaren baliogarritasuna defendatzen dute eta izeneko arkitekto ezberdinen babesa dute horretan. Mezu hori zabaldu nahi dute, oraindik kontrakoa pentsatzen duten biztanleek jakin dezaten, Proisa ez dago hondamen egoeran. Ostegunean bilera irekia deitu dute azalpenak emateko.

soinua: Ari da eta ari, zerbait sortzen musikaren inguruan. OarsoMusika orain urtebete sortu zen pausu xumez inguru honetako musikarien arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatzeko asmoz. Espazioen aldarrikapena eta erabilera du beste ardatza, oarsoaldean hain murritz eta ertsiak diren espazioen eskaera. Proisa aukera paregabea da, espazio ezinhobea Pasaiarentzat eta oarsoaldearentzat gune kultural herrikoia sortzeko. Horregatik mogitu da oarsoMusika San pedrora, hango aldarrikapena gure eginez, soinua haren zerbitzura ipiniz eta atzokoa bezalako egun paregabea elkarrekin gozatuz.

oarsoinua: Mikro irekiak zabaldu zuen atzoko jaialdia. Proisa parean ipinitako karpatxoan gertatu ziren behin behineko eta behin betiko doinu eta enkontruak. Jendea pittinka gerturatu zen eguerdi partean musikaz gozatzera eta musikari askok hartu zuten parte, bakoitzak bere artea unearen zerbitzura ipiniz.

Horren ondoren babarrunada zoragarria ekaini ziguten Xabi Carballok eta konpainiak, haren sakramentu guziak barne. Kafearen orduarekin etorri ziren Imanol eta Zudaireren kantu goxoak eta kantu gordinak, likorearen gozoa eta eztarriaren errea.

Begi Haundi izan zen beste eszenatokia atzokoan, Alkartetxean izan behar ziren kontzertuak hara eraman ziren. Kakahuetek lehenik, begi haundi horiek itxiarazi eta itsasoan barne eraman gintuzten, airatuz eta desertuan lehorreratuz, Rukularen irudien proiekzioek lagunduta. Gero Aximila- ren kantuen indarrez bete zen gela, erritmoz, intentsitateez. Sobera energia talde honena, estruktura arkitektonikoak, erausteko beldurrik gabeko kantak.

Eta buelta Proisara. Kaso Mai karpa pean, jende andana haiei begira eta arazo teknikoak beti noizbait present egon behar arren, kontzertu zuzen eta borobila eskaini zuten, ahotsaren melodikoak ixten zuela zirkuloa. Haiek In vino veritas taldea utzi zuten eszenan eta berrogei urte egin genituen atzera, jario arrosetan murgildu ginen zeppelinetan igota. Hirukote honen intentsitateak ederto gidatuta. Eta Incognita amaitzeko. Gazte koadrila honek badu, anakronismo eta guzti, harritzeko moduko atrebentzia eta eszenarako presentzia. Rokanrola darie eta ongi girotu zuten festa amaiera. Bizilaguneri errespetua zor zaie eta hamaiketako itzali ziren soinuak.

Ez daitezela baina asanbladak, ekintzak, solasaldiak eta aldarrikapen soinuak itzali. Jarrai dezagun eskaintzen eta "emango" zaigu. Ederra parabola. Eutsi horrei!
incognita taldea kontzertua baina lehen.


In vino veritas