Musikak herriko hainbat gune bete zituen. Jendea irrikitan zegoen eta han hemenka ibili zen bakoitza bere kontzertu konbinazioa eginda. Aho askotatik entzun genuen halako gehiago egin behar dela, bazela garaia eta tankerakoak. Guretzat aurkezpen ekitaldia izan zen eta pozik egotekoa da jasotako harrera, izandako oihartzuna. Gauean gaztetxea borborka egon zen, taldeak ikusteko eta dantzarako irrikaz zegoen jendez gainezka.
Batzuk elkartu gara eta agerira atera gara. Gehiago elkartzen joango garen esperantzaz biltzen eta ekiten jarraituko dugu. Hobetu beharrekoak egon badaudela jakin badakigu, horiekin eta aurrerantzean otutzen zaizkigunekin lanean jarraituko degu. Bejondeigula, baita zuei ere! biba!